SELEKZIOEN 2013ko
EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.
(2013ko azaroaren 8tik 17ra, Varsovian).
SELEKZIOEN EUROPAKO XIX. XAKE TXAPELKETA IREKIA.
Parte hartzaileak: 38 selekzio.
AZERBAIJAN,
SELEKZIO TXAPELDUNA: PALMARESEAN ERRUSIARI ITZALA EGITEN.
Shakhriyar Mamedyarov (2.757)
(28 urte, 2013an) 8 partidatan 45 puntu (% 5625).
Teimour Radjabov (2.715) (26
urte, 2013an)
8
partidatan 45 puntu (% 5625).
Eltaj Safarli (2.653) (21
urte, 2013an)
6
partidatan 25 puntu (% 4167).
Rauf Mamedov (2.647) (25 urte,
2013an)
8
partidatan 55 puntu (% 6875).
Gadir Guseinov (2.607) (27
urte, 2013an)
6
partidatan 4 puntu (% 6667).
Shakhriyar Mamedyarov. |
Teimour Radjabov. |
Eltaj Safarli. |
Rauf Mamedov. |
Gadir Guseinov. |
Azerbaijan seigarren zerrendaburua zen, bataz besteko
eloko 2.693 puntuz. Lehenengo bost selekzio zerrendaburuetatik hiru saihestu
zituen: Errusia, Ukrania eta Ingalaterra. Horrek lagundu zion arrakastan.
Suedia
eta Hungariaren aurka lehenengo eta laugarren txandetan huts egin zuen, 2-2ko
berdinketekin. Hala ere, ondo kokatuta iritsi zen txapelketaren azkeneko
tartera: Sei jardunalditan 10 puntu. Hiru garaipen ozta-ozta lortu zituen:
25-15 Bulgaria, Polonia eta Txekiaren aurka. Georgiari lasaiago irabazi zion:
3-1.
Zazpigarren
txandan Frantzia bigarren zerrendaburua egokitu zitzaion. Berdinketa izan zen
emaitza.
Zortzigarren
txandan, Greziaren aurka, berriz garaipen estua: 25-15.
Azkeneko
txandaren hasieran, Frantziarekin berdinduta zegoen sailkapenean. Armenia puntu
batera zuen eta Errusia bi puntura.
Armenia
bigarren zerrendaburuaren aurkako duelu zuzena zuen. Berdinketa garrantzitsua
eskuratu zuen (halaxe izan zen emaitza lau mahaietan), baina Frantziak
Errusiaren aurka jasandako porrota behar izan zuen txapeldun geratzeko.
Azerbaijango
jokalarien zenbakiak ez ziren ikusgarriak izan, baina etekin handia atera
zioten puntu bakoitzari. Selekzio handiei irabazi gabe bereganatu zuen Europako
bere bigarren titulua.
Hain
zuzen ere, Serbiako Novi Sad hirian lortu zuen bere lehenengoa 2009. urtean.
Horrela, palmareseko bigarren tokia arriskuan jarri dio Errusiari.
FRANTZIA,
SELEKZIO TXAPELDUNORDEA: AURREKO EDIZIOKO PORROTA GARBITU ZUEN.
Etienne Bacrot (2.749) 8 partidatan 35 puntu (% 4375).
Maxime Vachier-Lagrave (2.742) 9 partidatan 55 puntu (% 6111).
Romain Edouard (2.653) 8 partidatan 5 puntu (% 6250).
Vladislav Tkachiev (2.6376) 8 partidatan 5 puntu (% 6250).
Hicham Hamdouchi (2.627) 3 partidatan 15 puntu (% 50).
2.695eko
bataz besteko eloarekin, Frantzia hirugarren zerrendaburu gisa hasi zen,
bigarren postuan amaitzeko. Horrela, Greziako Porto Carras hirian 2011n
izandako porrot handia garbitu zuen. Orduan, 19. tokian bukatu zuen, seigarren
zerrendaburua izanik.
Hala ere, Vladislav Tkachievi gogoan
ongi iltzatuta geratuko zaio Dmitry Andreikin errusiarraren aurka azkeneko
txandan galdutako partida. Irabazi izan balu Frantzia lehenengo aldiz agertuko
zen palmaresean.
Azerbaijanek
bezala, Frantziak ongi banatu zituen puntuak, nagusitasun handirik gabe goian
mantentzeko.
Seigarren
txandan bukatuta, 11 puntu zituen. Hungaria izan zen berdinketa egin zion
selekzio bakarra.
Azkeneko
hiru txandetan erraldoiak izan zituen aurrez aurre. Azerbaijanekin berdindu
zuen: 2-2. Armeniarekin ere bai: 2-2. Errusiarekin, ordea, porrot: 25-15.
Neurketa eta txapelketa batera galdu zituen.
Frantziaren
egutegia ez zen samurra izan, Azerbaijan, Armenia, Errusia eta Ukrania bidean
topatu zituelako. Ukraniaren kontra, hirugarren txandan, garaipenik erosoena
eskuratu zuen: 3-1.
ERRUSIA,
HIRUGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA: BERRIZ ERE TITULURIK GABE.
Alexander Grischuk (2.785) 8 partidatan 45 puntu (% 5625).
Peter Svidler (2.752) 9 partidatan 65 puntu (% 7222).
Dmitry Andrekin (2.710) 7 partidatan 45 puntu (% 6429).
Alexander Morozevich (2.727) 6 partidatan 35 puntu (% 5833).
Evgeny Tomashevsky (2.722) 6 partidatan 35 puntu (% 5833).
Errusiari
kostatzen zaio bere patua saihestea. Sobietar Batasunaren oinordekotza jaso
omen zuen, baina ez da gauza bera, behin eta berriz egiaztatzen denez.
Bataz
besteko eloko 2.747 puntuz, faborito nagusia zen, ohikoa izan denez. Hala ere,
brontzezko dominarekin etsi behar izan zuen. Okerragoa izan zen XVIII.
Txapelketan. Orduan bosgarren amaitu zuen.
Azkeneko
bost txapelketetan behin bakarrik nagusitu da eta Herbehereak, Alemania eta
Azerbaijan (bi aldiz) ikusi behar izan ditu podiumeko koskarik gorenean.
Turkiaren
aurka galdu zuen bigarren txandan: 25-15. 18. zerrendaburuaren aurka galtzea
lasta handia izan zen. Hurrengo txandan bosgarren zerrendaburua (Ingalaterra)
topatu zuen. Berdinketa izan zen emaitza.
Seigarren
txanda jokatuta, 9 puntu zituen Errusiak. Orduan, Armeniaren aurka aukera
guztiak galdu zituen, 25-15 nagusitu baitziren armeniarrak.
Herbehereak
eta Frantzia garaituta (25-15), hirugarren postua eskuratu zuen Errusiak.
Bide batez, Frantziari titulurako bidea itxi zion.
Palmareseko
bigarren tokian mantentzen da, 3 titulurekin, oraindik Sobietar Batasunaren
markatik urruti (9 aldiz irabazi zuen). Azerbaijan atzetik bultzaka dauka (2
titulu), Herbehereekin batera.
Azerbaijanek
baino egutegi zailagoa egokitu zitzaion: Ingalaterra, Armenia eta Frantzia
aurrez aurre izan zituen. Dena den, Turkiaren aurkako neurketa izan zen
erabakigarria.
ALEMANIA
AURREKO TXAPELDUNA, HOGEIGARREN.
Arkadij Naiditsch (2.727) 7 partidatan 55 puntu (% 7857).
Georg Meier (2.623) 8 partidatan 4 puntu (% 50).
Igor Khenkin (2.612) 6 partidatan 25 puntu (% 4167).
David Baramidze (2.614) 7 partidatan 3 puntu (% 4286).
Daniel Fridman (2.600) 8 partidatan 3 puntu (% 3750).
Alemania
Greziako Porto Carras hirian titulua eskuratu zuen 2011n, ustekabean.
Varsovian, ordea, orduko bilakaeraren arrastorik ez zuen ageri.
Hiru
garaipen, hiru berdinketa eta hiru porrot izan zituen Alemaniak. Georgia
(25-15), Ingalaterra (25-15) eta Turkia (35-05) izan ziren bere
borreroak. Polonia, Espaρa eta Polonia Futures izan ziren berdinketa egin
ziotenak.
Bosgarren
txandaren ondoren, 4 puntu soilik zituen eta garbi zegoen titulua ez zuela
berrituko.
Azkenean,
9 puntuz, hogeigarren tokian bukatu zuen.
GAINONTZEKO
SELEKZIOEN LANAREN AZTERKETA.
Armenia:
Bigarren zerrendaburua dominarik gabe geratu zen, laugarren tokian. Hala ere,
titulurako borrokan egon zen azken momentura arte.
Hungaria:
Hirugarren izan zen 2011n, baina dominarik gabe amaitu zuen Varsovian. Hala
ere, bosgarren postu ona lortu zuen, zazpigarren zerrendaburua baitzen.
Georgia
eta Grezia: Nolabaiteko ustekabea eman zuten, seigarren eta zazpigarren
geratuta. Hasieran, 14. eta 15. zeuden ranking-ean.
Ukrania
eta Ingalaterra: Faborito moduan irten ziren (4. eta 5. tokian), baina
txapelketa amaiera kaskarra eginda 8. eta 9. postuetan bukatu zuten.
2013-11-17.
Iturria:
FIDEren webgunea.